Manuel Montero

El libro cuenta con un espléndido prólogo de Manuel Montero, escrito en castellano, euskera e inglés.

Manuel Montero (Bilbao, 1955) es catedrático de Historia Contemporánea, Universidad del País Vasco. Ha publicado diversas obras relacionadas con la historia económica y política del País Vasco, tales como Mineros, banqueros y navieros (1990) y La California del hierro. Las minas y la modernización económica y social de Vizcaya (1995). En ellos estudió la explotación minera y el proceso de industrialización que se produjo en la margen izquierda de la ría del Nervión. [Leer más]

Hasieran burdina zen. Somorrostron «oso-osorik burdinazkoa zen mendia» harriturik ikusi zuten erromatarrek kontatu ziguten. Segurutik Plinio, hori dioena, inori entzundakoaz mintzo da eta horrelakoetan larregikerietara erraztxoago lerratzen da jendea. Baina zuzen zegoen mineral multzo eskerga zela esatean. Geroago, handik mende askotara, mila urte baino gehiagora burdina hau ustiatzen hasi ziren. Behe-labeetan erretzen zen egurrikatzarekin nahasirik. Eta hórrela Euskal Herria, kostako herrialdeak batik-bat, burdinolaz bete zen. Badakigu XIII. Mendean bazirela. Ordutik euskal labeetan beti erre izan da burdina. Gure artean  iraupide handienetakoa izan duen iharduera dugu. Eta guk geure gorabehera historikoak sortzeko, forjatzeko, eragin erabakiorra izan du. Burdina kenduz gero, ez legoke ezer ulertzerik.

Arraroa da. Beren izatea identifikatzeko gaur egun euskaldunek darabiltzaten herri-irudien artean  buridina ia inoiz ere ez da ageri. Beste hauek, ordea, ageri dira: arrantzaleak, baserriak, arrantzuntziak, artaldeak, jendea hiri handietako enparantzetako arkupeetan paseatzen, idiak harri itzelei tiraka, larruz jantziriko taldeak zanpantzarrak jotzen, nekazaritzako lanabesak, larreak beti berde, itsasoa haitzak apurtu beharrik. Meatzeak eta burdina inoiz ere ez. Batzuetan, untziak Bilboko itsasadarrean. Goren jota ere, labe garaien irudi itzurkor bat, ezkerraldean ke-ta-ke zihardutenean. Burdinatik hurbilena da, olagizonen oroipen banakaren bat kenduz gero. Inoiz ere ez meatzaririk, oso bakanki auzune industrialik. Eta siderurgietako langileek lantegiak eraisteaz mintzatzerakoan soilik agertzen dira irudi publikoetan. Beste planeta batekoak, beste non edo nongoak, beste garai batekoak balira moduan. Lotsaraziko bagintuzte moduan.

Arraroa da. Izan ere, harrigarri gertatzen da Euskal Herria gehien berezi eta bere izatea ondoen eraskutsi duten lanbideekiko nabari den aihergatasuna. Arraroa da, zeren ezer ere ez bailitzateke berdin, mendeetan zehar meatzeak landu dituztenen lana gabe, egunean egunean minerala erauzi, zatitu, zaldigainera edo gurdira, edo airetiko tranbietara edo trenetara kargatu eta bide estuetan behera untziralekuetara, burdinoletara edo siderurgia modernoetara garraiatzeko lana gabe.

Ez ezkerraldea bakarrik; euskal ekonomiaren taupadek zenbait mendetan Triano menditik ateratzen zen mineralaren konpasera jo dute. Bizkai-Gipuzkoetako ibaietan eraiki ziren burdinoletan lantzen zen, ehundaka gizoni lana emanez. Behar ziren eta hantxe zeuden, halaber, minerala garraiatzen zutenak, ohianetan zuhaitzak mozten zituztenak, ikazkintzan zihardutenak, landuriko burdina errenterietara eramaten zutenak han saltzeko. Burdinaz hitz egin gabe ez dago Euskal Herriaren historia ulertzerik. Ezta beste hau azaltzerik ere, alegia, nekazaritza urria izan arren -uztarik oneneko urteetan ere, hemen hartzen zena nahikoa ez zelako, janariaren zati bat kanpotik ekarri beharra edukitzeraino izan ere- kostako herrialde biak populazio nabarmenki ugarikoak izatea. Landuriko burdina esportatzea, elikagaiak inpor tatzea: iharduera biok daude gure historiaren ekonomi erdigunean.

Arraroa da. Beren izatea identifikatzeko gaur egun euskaldunek darabiltzaten herri-irudien artean  buridina ia inoiz ere ez da ageri.

Zergatik ez da, orduan, gure herri-irudietan ia agertu ere egiten burdina? Zergatik dira ezkerraldeko meatzariak eta siderurgia eta metalurgietako langileak, dela bertsio historikoan dela gaur egunekoan, Euskal Herriaren parte lotsarazlea edo gutxi gutxiago? Ez da hau lekua horrelako fenomeno bereziaren azalpenetan sakontzeko. Baina seinalatu beharra dago, horren sustraian inoiz izan ez diren iragan idiliko eta harmoniatsuekiko lehenmina dagoela. Eta gure bizitza publikoko handi-mandiek borondatetsu diseinatzen duten Euskal Herri laketgarriaren iruditik hain urrun dagoen gatazkarik gabeko, garraztasun eremurik gabeko orainaldiaren nahikeria ere badago horren sustraian.

Aitortu beharra dago burdinaren inguruan eraiki ziren munduak irudi lirikoekin uztargaitzak direla. Horiekin burrukan daude. Ez datoz bat gaur eguneko baserrikeriazko oroipenekin, modernotasuna ixilduta amesten diren eta itzelezko arrakasta izaten duten Euskal Herri idealekin. Meategietako inguruek Bizkaiko paisaiarik apartekoenetakoak dira, beste gutxik du haiek bezalako indarrik. Baina ez dira, ez, laketgarriak, ezta desolaziotik iheska dabiltzan turistentzat aproposak ere, eta postal alaietarako ere ez dute balio. Gure fabrika ilun eta egitura mehatxagarridunak edo langile-herri eta auzuneetan nabari den histasuna ere ez daude politikoek bisitari gailenei erakusteko gogokoen dituzten lekuen artean. […]

SEMILLAS DE HIERRO

Es un documento gráfico que recoge 122 fotografías de Fidel Raso, en la más pura tradición del fotoperiodismo. Ilustran con imágenes inéditas, los momentos claves del proceso de demolición de la cabecera de Altos Hornos de Vizcaya. El libro ha sido cuidadosamente editado para asegurar una reproducción fiel de todos los matices de las imágenes en él recogidas, utilizando para ello los procedimientos técnicos propios de la edición a color, a pesar de tratarse de fotografías en Blanco y Negro.